martes, 19 de abril de 2011

Sagarkada 4


Apa guztioi!
Gaurko irratsaioko gaia sare sozialak izango dira. Gai honen inguruko alde on eta txarren inguruan hitzegingo dugu, eta horretarako hor izango gara Asier, Unai, Julen, Lord Galder eta Urko, sare sozialetan aditua. Honetaz gain aktualitate "katxondo"-enari errepasoa emango diogu eta, betiko lez, Sagarkada eta Inkultura sekzioak ere izango dira. Hau guztia musika, umorea eta malaostiarekin nahasita! Badakizue non entzun dezakezuen ez? Oraindik ez? Ba irratian 107.5 Fm-n (Bilbo inguruan) eta Irola Irratiko webgunean zuzenean, edo deskargatzeko hemen.
Sagarkada!

Presentazioa!


Nahiz eta dagoeneko hiru irratsaio egin ditugun, hemen gatorkizue irratsaioaren blogarekin. Hemen jasoko ditugu Sagarkadarekin zerikusia duten gauza guztiak. Zer? Ez dakizu nor garen? Ba Irola Irratian irratsaio bat egiten dugun gazte talde bat gara, batez ere ondo pasatzeko asmoz. Gure irratsaioan aktualitatea eta beste hainbat gai nahasten ditugu, baita kultura eta musika pixka bat ere. Hori bai, umorez eta lotsa gabe, kaña ematen! Ba hori ezagutu nahi bagaituzu entzun 107.5a asteartean 8tatik 9etara. Ezin duzula? Ba Irola Irratiaren weborrian entzun dezakezue zuzenean eta bestela hemendik deskargatu dezakezue! Ba hori, entzun nahi duzuen momentu eta moduan, baina entzun SAGARKADA!