martes, 17 de mayo de 2011

Sagarkada 7

Egunon entzule maitiok!
Gaurko saioan luxuzko gonbidatuak izango ditugu gurekin. Hasteko Usansolo Herria alderdiaren ordezkaria izango dugu, Jon Martínez. Beste aldetik, pasa den asteko analista politikoarekin konforme gelditu ez ginenez, Eneko Baroja aditu profesionala etorriko da gaur. Eta amaitzeko, gure kide Unai Oiartzun falta denez, Jone "Matusalen" Aurtenetxe izango da bere ordezkoa. Pertsonaia guzti hauekin asteko berriak aztertuko ditugu, eta gure Inkultura sekzioan liburu "kurioso" batzuei buruz mintzatuko gara. Honetaz gain, The Specials ska taldearen binilo mitikoa eramango dugu estudiora!!
Astero bezala, umore eta giro paregabean: SAGARKADA!! Asteartero 20:00etatik 21:00etara!!

Entzuteko: www.sindominio.net/irola/
Blog: sagarkada.blogspot.com/
Korreo: sagarkada@gmail.com

martes, 10 de mayo de 2011

Sagarkada 6



5.enean arazo batzuk izan ondoren, hemen gatoz berriro!
Gaurko programan Udal hauteskundeei buruz mintzatuko gara. Horretarako Egoitz Ingunza analista politikoa egongo da gurekin. Astero bezala, umorea izango da nagusi, ta gainera gure Inkultura sekzioan, Sabino & the Aranas folk taldearen proiektu alternatiboa izango dugu zuzenean, The Anal-lists izenekoa. Entzun gure programa zuzenean 8tatik 9tara, asteartero bezala! Edo bestela, sarean deskargatu dezakezue saioa, irola.dyndns.org/ web orrian!!